Maite Arroitajauregi, Mursego: "Musika bizi behar dela transmititu nahi diet umeei"
Bere ustetan musika bizi egin behar da, barneratu, eta horretarako modurik onena modu aktibo baten jasotzea da: abestuz, lagunduz, dantzatuz, erne entzunez…
Gozatu!
Maite Arroitajauregi, Mursego: "Musika bizi behar dela transmititu nahi diet umeei" Mursegok kontzertu partehartzaile-aktibo bat proposatzen digu larunbat arratsaldea pasatzeko. Ahotsa, Casio teklatua, oukalelea, autoarpa, marakak edota jostailuak erabiliko ditu ume eta gurasoekin batera musika sortzeko.
Bere ustetan musika bizi egin behar da, barneratu, eta horretarako modurik onena modu aktibo baten jasotzea da: abestuz, lagunduz, dantzatuz, erne entzunez… Gozatu!
0 Comments
Urriak 27 osteguna
Altzoan Elkartearen lokalean, 18.30tan TXERTOEI BURUZKO HITZALDIA Sergio Paniagua medikuaren eskutik Azaroak 21 larunbata Altzoan Elkartearen lokalean, 17:00etan "CLOWNTU KONTARI" Itziar Saenz de Ojer-en eskutik Itziarrek kolaborazioak eskatu dizkigu: norbait poesiatxoren bat, aho korapiloren bat edo horrelako zerbaitekin animatzen bada abixa dezala! Bestalde, CLOWNTU KONTARI ibili ondoren merendola bat egingo dugu, bakoitzak etxetik eramandakoarekin. ON EGIN! Urtarrilak 31 larunbata Altzoan Elkartearen lokalean, 17:00etan "IPUIN KONTAKETA IREKIA; KONTAIGUZU ZURE IPUIN KUTTUNA" Animatzen diren guztien eskutik Ipuin kontaketa honetarako proposamen berezi bat egin nahi dizuegu: zuek parte hartzea. Hau da, bakoitzak etxean duen ipuin kuttunen bat ekarri eta besteei kontatzea.
Altzoan Elkartearen lokalean izango da, Tolosako Plaza Berriko Abastos eraikinaren lehenengo solairuan. Ongi etorriak izango zarete (eta lotsa galduta bazatozte gehiago!). Azaroak 1 larunbata Altzoan Elkartearen lokalean, 11:00etan ILEA MOZTEN IKASTEKO TAILERRA Leire Elizagarai-ren eskutik Tailerra 4 ordukoa izango da, 2 ordu goizez (11:00etatik 13.00etara) eta beste 2 arratsaldez (15:00etatik 17:00etara). Goizean teoria emango da eta arratsaldean praktika (honetarako, komenigarria da modelo bat ekartzea). Oharrak:
Izena emateko, idatzi email bat [email protected] helbide elektronikora. Irailak 16 Tolosako Kultur Etxeko dantza gelan (3. solairuan) FAMILIEN AHALDUNTZEA SEME ALABEN ZAINTZAN EL EMPODERAMIENTO DE LAS FAMILIAS EN LA CRIANZA DE LOS HIJOS CRISTOBAL GUTIERREZ (CAI)-ren eskutik El CAI, más que un método educativo, es un camino de realización cuyo punto de partida son los niños. Cristóbal Gutiérrez-ek, Cuidado del Alma Infantil-en sortzaileak Tolosara etorriko dela jakinarazi nahi dizuegu. Irailaren 26an, ostirala, arratsaldeko 18:00tan Tolosako kultur etxeko dantza gelan izango da (3.solairuan) eta landuko duen gaia ondorengoa: Familien ahalduntzea seme alaben zaintzan El empoderamiento de las familias en la crianza de los hijos Hitzaldia doakoa izanik ere, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, bidali e-mail bat irailaren 22a baino lehen [email protected] posta elektronikora. Bertan zuen izen-abizenak idatzi, eta Tolosako hitzaldira etorri nahi duzuela adierazi. Mila esker antolaketa errazteagatik. Cristóbal Gutierrezek hogei urte daramatza haurren zaintza sustatzen, berak Haurraren Arimaren Zaintza deitzen duena bultzatzen. Ematen dituen hitzaldiek abiapuntu bat izaten dute, baina ez gidoi jakinik, horregatik, beti izaten ditu ustekabekoak. Hala ere, beti dago norberari interesatzen zaion edo norbera kezkatzen duen gaien inguruko galderak luzatzeko astia. Ongi etorri. Oharra: Hitzaldi hauek EZ dira haurrentzako egokiak, beraz, umerik gabe etortzea eskertuko genizueke. Eskerrik asko. Maiatzak 23 eta 24 Altzoan Elkartearen lokalean ERDITZE ERRESPETATUAREN NAZIOARTEKO ASTEA 2014 El parto es nuestro-ren eskutik Maiatzak 16 ostirala Altzoan Elkartearen lokalean, 17.30etan ETENIK GABEKO EDOSKITZEARI BURUZKO BIDEO GRABAKETA ¿Hitzegiten duen ume bati titia ematen diozu? ¿Etenik gabeko edoskitzea naturaltasunez ikusia izatea gustatuko litzaizuke? El parto es nuestro-ren eskaera bat iritsi zaigu: etenik gabeko edoskitzeari buruzko bideo bat egin nahi dute eta ume "haundiak" titia hartzen edo titiari buruz hitzegiten agertzen diren argazki eta bideoak behar dituzte. Altzoan Elkarteko kideoi interesgarria iruditu zaigu proposamena eta bideo bat grabatzeko elkartzea erabaki dugu. Gure asmoa ipuin bat kontatzen hasi eta giro goxo bat sortzea da, ea umeak zerbait kontatzera animatzen diren. Horretarako laguntzen duten gauzak eraman daitezke: umeak titia hartzen agertzen diren argazkiak, gai honen inguruko ipuinen bat.. libre! Deialdia irekia da. Beraz, ideia polita iruditzen bazaizu animatu etortzera! Inor ez dugu behartuko bideoan parte hartzera. Hitzegiten ez duten umeak ongi etorriak izango dira eta titirik hartu ez dutenak ere bai... Hori bai, kamarak egongo dira eta beraz, momenturen batean bideoan grabatua izateko "arriskua" dago! Artikulo hau idatzi nuenean teorikoa zen. Guraso eskolan atera zen gai bat. Heriotzari buruz haurrekin hitzegitea tokatzen zitzaigunean laguntzeko asmoa zuen artikulo bat. Nola imajinatu zure heriotzaz hitzegin beharko genuenik, Olatz? Momentu zaila bada ere, gure inguruan heriotzaren gaia inoiz baino gehiago aterako den egun hauetan artikulo hau lagungarri izan daitekeelakoan argitaratzea erabaki dugu. Espero dugu hala izatea. Bestalde, lerro hauek aprobetxatu nahiko nituzke zu agurtzeko, nerekin beti izan duzun jarrera eskertzeko eta Beñat, Iratxe eta Maierri koloretako arrai hau oparitzeko, zuk bezela beraiek ere bizitza goza dezaten arrai baten gainean, landareen gainetik eta olatuen azpitik. Agur Olatz, muxu haundi haundi bat, Oihane Hilabete honetan heriotzaren gaia atera da Nerea Mendizabalekin egiten dugun guraso eskolan. Normalean gai honi buruz hitzegitea zaila egiten zaigu gurasooi eta tokatzen zaigunean ez dugu jakiten haurrari zer esan. Horregatik, gai honi buruz hitzegin genuena zuekin konpartitu nahi izan dugu, zuei ere balioko dizuelakoan. Zer esan haurrari gertuko norbaiten heriotza gertatzen denean? Nereak bitan banatu du guraso bezela gomendatzen duen jokaera: bi urte baino gutxiago dituen haur baten kasuan, hil dena gurasoetako bat bada, esplikazio gutxi ematea gomendatu du (“aita edo ama papo; ez da gehiago etorriko”). Kasu honetan, garrantzitsuena haurraren beharrak asetuak izan daitezen zaintzea da, eta haurrak bere egunerokotasunean ahalik eta aldaketa gutxien izatea (ordutegiak mantendu, ahal dela hil den pertsonak egiten zituen gauzak beste persona batek egin; beti berbera bada hobeto). Bi urte baino gehiago dituzten haurren kasuan, aldiz, gauzak diren bezela adierazteari eman dio garrantzia, metaforak alde batera utzita: “Lo bezela dago” . EZ. Haurrak lo egiteari edo gu lo ikusteari bildurra hartu diezaioke. “Galdu egin dugu”. EZ. Haurra nonbaiten galtzen denean hil egin dela, eta beraz inoiz gehiago ikusiko ez gaituela pentsa dezake eta oraindik gehiago larritu. Adibidez, lo bezela dagoela esan diezaiokegu, baina argi utzita ez dagoela lo, bihotza gelditu zaiola, ez duela arnasik hartzen eta horregatik ez dela gehiago esnatuko. Egokiena, haurraren galderak entzun eta galdetzen duenari erantzun zuzena ematea da. Adibidez: “Non dago xxx (hil den persona)?” galdetzen badigu, galderari erantzun zuzena emango diogu, lehenengo gorputza non dagoen adieraziz, eta sinistunak bagara, gero arima gure ustetan non dagoen adieraziz. Baina garrantzitsua da gorputza fisikoki non dagoen esplikatzea. Hau da: -Haurra: “Non dago xxx?” -Gurasoa: “Momentu honetan gorputza tanatorio izena duen toki batean dago” -Haurra: “Eta gero?” -Gurasoa: “Gero gorputza lurpean sartuko dute, kutxa baten barruan” edo “Gero, gorputza erraustu egingo dute, eta familiakoek mendian zabalduko ditugu errautsak” edo dena delakoa. Guri zaila egiten zaigu, baina haurrak guk uste baina naturaltasun handiagoarekin jasotzen du. Non dagoen galdetu badu, jakin nahi duelako da. Bestalde, garrantzitsua da haurrei aukera ematea tanatoriora joan eta gorpua ikusteko. Honek beraiei ere prozesua isten lagunduko die. Baina haurrak berak aukeratu behar du, ez dugu inola ere joatera behartu behar. Joan nahi duela esaten badu, tanatorioan zer topatuko duen esplikatzea komeni da: jendea triste egongo da, gorputza etzanda, kristal baten atzean, … Heriotza norbaitek bere buruaz beste egin duelako gertatu denean. Kasu honetan ere, gertatu dena esatea da egokiena, batez ere haurrak galdetzen badu “nola hil den”. Guri zaila egiten zaigu lehiotik behera salto egin duela edo bere buruari tiro egin diola esatea. Baina hori bada gertatu dena eta haurrak zer gertatu den galdetzen badigu, hori esango diogu. Gero, galdetzen duen neurrian erantzuten joango gara, beti berak galdetzen duenari erantzun zuzena emanez. Zergatik egin duen galdetzen badigu, adibidez, esan diezaiokegu badaudela pertsona batzuk bizitzeko behar den gogoa falta dutenak eta bizitzen jarraitzeari zentzurik topatzen ez diotenak. Oso oso oso gaixo, oso oso oso zaharra Haurrarekin heriotzari buruz hitzegiten dugunean, eta norbait zergatik hil den galdetzen digunean, Nereak garrantzi handia eman dio erantzunari: oso oso oso gaixo zegoelako edo oso oso oso zaharra zelako hiltzen da jendea. Bestela, ez badiegu argi uzten, gu zaharrak ikus gaitzakete eta edozein momentuan hilko garela pentsatu, edo gripe bat hartzen dugunean hil gaitezkeela pentsatu. Badaude, noski, horrela ez den kasuak, baina oso ume gutxiri tokatuko zaio hau bizitzea, eta denek ez dute zertan kezka horrekin bizi. Gero, zoritxarrez, istripu larri bat gertatu eta gertuko norbait hiltzen bada, esplikatuko diogu haurrari normalean ez dela hau gertatzen, baina gure kasuan hala izan dela. Istripu bat gertatu dela (oso oso oso istripu larria), edo dena delakoa. Errua Gertuko heriotzen bat gertatzen denean, errudun sentitu daiteke haurra. Adibidea: amona hil eta gero, haur batek behin eta berriz marrazki bat errepikatu eta “AMONA BARKATU” idazten zuen. Zergatik egiten zuen galdetuta: “Amonak muxu emateko eskatzen zidan, eta nik ez nion ematen”. Kontu izan behar dugu zer eskatzen diegun haurrei, eta nola bizi duten beraiek egoera, gerora horrelakoak ez gertatzeko. Martxoak 15 larunbata Altzoan Elkartearen lokalean, 10.30etan UME-ERAMAILEEI ETA GNAPPIES PIXOHIALEI BURUZKO TAILERRA Meitai Maitie-ren eskutik |
Nortzuk gara?
Altzoan Guraso Elkartea familia talde batek osatzen dugu eta gure helburua Tolosaldeako 0-6 urte bitarteko haurrak dituzten familien behar, kezka, bizipen eta errealitate ezberdinei erantzuna ematea da. Artxiboak
October 2016
Kategoriak
All
|