Maiatzak 23 eta 24
Altzoan Elkartearen lokalean
ERDITZE ERRESPETATUAREN NAZIOARTEKO ASTEA 2014
El parto es nuestro-ren eskutik
Altzoan Elkartearen lokalean
ERDITZE ERRESPETATUAREN NAZIOARTEKO ASTEA 2014
El parto es nuestro-ren eskutik
Maiatzak 23 eta 24 Altzoan Elkartearen lokalean ERDITZE ERRESPETATUAREN NAZIOARTEKO ASTEA 2014 El parto es nuestro-ren eskutik
0 Comments
Maiatzak 16 ostirala Altzoan Elkartearen lokalean, 17.30etan ETENIK GABEKO EDOSKITZEARI BURUZKO BIDEO GRABAKETA ¿Hitzegiten duen ume bati titia ematen diozu? ¿Etenik gabeko edoskitzea naturaltasunez ikusia izatea gustatuko litzaizuke? El parto es nuestro-ren eskaera bat iritsi zaigu: etenik gabeko edoskitzeari buruzko bideo bat egin nahi dute eta ume "haundiak" titia hartzen edo titiari buruz hitzegiten agertzen diren argazki eta bideoak behar dituzte. Altzoan Elkarteko kideoi interesgarria iruditu zaigu proposamena eta bideo bat grabatzeko elkartzea erabaki dugu. Gure asmoa ipuin bat kontatzen hasi eta giro goxo bat sortzea da, ea umeak zerbait kontatzera animatzen diren. Horretarako laguntzen duten gauzak eraman daitezke: umeak titia hartzen agertzen diren argazkiak, gai honen inguruko ipuinen bat.. libre! Deialdia irekia da. Beraz, ideia polita iruditzen bazaizu animatu etortzera! Inor ez dugu behartuko bideoan parte hartzera. Hitzegiten ez duten umeak ongi etorriak izango dira eta titirik hartu ez dutenak ere bai... Hori bai, kamarak egongo dira eta beraz, momenturen batean bideoan grabatua izateko "arriskua" dago! |
Nortzuk gara?
Altzoan Guraso Elkartea familia talde batek osatzen dugu eta gure helburua Tolosaldeako 0-6 urte bitarteko haurrak dituzten familien behar, kezka, bizipen eta errealitate ezberdinei erantzuna ematea da. Artxiboak
October 2016
Kategoriak
All
|