Artikulo hau idatzi nuenean teorikoa zen. Guraso eskolan atera zen gai bat. Heriotzari buruz haurrekin hitzegitea tokatzen zitzaigunean laguntzeko asmoa zuen artikulo bat.
Nola imajinatu zure heriotzaz hitzegin beharko genuenik, Olatz?
Momentu zaila bada ere, gure inguruan heriotzaren gaia inoiz baino gehiago aterako den egun hauetan artikulo hau lagungarri izan daitekeelakoan argitaratzea erabaki dugu. Espero dugu hala izatea.
Bestalde, lerro hauek aprobetxatu nahiko nituzke zu agurtzeko, nerekin beti izan duzun jarrera eskertzeko eta Beñat, Iratxe eta Maierri koloretako arrai hau oparitzeko, zuk bezela beraiek ere bizitza goza dezaten arrai baten gainean, landareen gainetik eta olatuen azpitik.

Agur Olatz, muxu haundi haundi bat,
Oihane
Oihane
Hilabete honetan heriotzaren gaia atera da Nerea Mendizabalekin egiten dugun guraso eskolan. Normalean gai honi buruz hitzegitea zaila egiten zaigu gurasooi eta tokatzen zaigunean ez dugu jakiten haurrari zer esan. Horregatik, gai honi buruz hitzegin genuena zuekin konpartitu nahi izan dugu, zuei ere balioko dizuelakoan.
Zer esan haurrari gertuko norbaiten heriotza gertatzen denean?
Nereak bitan banatu du guraso bezela gomendatzen duen jokaera: bi urte baino gutxiago dituen haur baten kasuan, hil dena gurasoetako bat bada, esplikazio gutxi ematea gomendatu du (“aita edo ama papo; ez da gehiago etorriko”). Kasu honetan, garrantzitsuena haurraren beharrak asetuak izan daitezen zaintzea da, eta haurrak bere egunerokotasunean ahalik eta aldaketa gutxien izatea (ordutegiak mantendu, ahal dela hil den pertsonak egiten zituen gauzak beste persona batek egin; beti berbera bada hobeto).
Bi urte baino gehiago dituzten haurren kasuan, aldiz, gauzak diren bezela adierazteari eman dio garrantzia, metaforak alde batera utzita:
“Lo bezela dago” . EZ. Haurrak lo egiteari edo gu lo ikusteari bildurra hartu diezaioke.
“Galdu egin dugu”. EZ. Haurra nonbaiten galtzen denean hil egin dela, eta beraz inoiz gehiago ikusiko ez gaituela
pentsa dezake eta oraindik gehiago larritu.
Adibidez, lo bezela dagoela esan diezaiokegu, baina argi utzita ez dagoela lo, bihotza gelditu zaiola, ez duela arnasik
hartzen eta horregatik ez dela gehiago esnatuko.
Egokiena, haurraren galderak entzun eta galdetzen duenari erantzun zuzena ematea da. Adibidez: “Non dago xxx (hil den persona)?” galdetzen badigu, galderari erantzun zuzena emango diogu, lehenengo gorputza non dagoen adieraziz, eta sinistunak bagara, gero arima gure ustetan non dagoen adieraziz. Baina garrantzitsua da gorputza fisikoki non dagoen esplikatzea. Hau da:
-Haurra: “Non dago xxx?”
-Gurasoa: “Momentu honetan gorputza tanatorio izena duen toki batean dago”
-Haurra: “Eta gero?”
-Gurasoa: “Gero gorputza lurpean sartuko dute, kutxa baten barruan”
edo
“Gero, gorputza erraustu egingo dute, eta familiakoek mendian zabalduko ditugu errautsak”
edo dena delakoa.
Guri zaila egiten zaigu, baina haurrak guk uste baina naturaltasun handiagoarekin jasotzen du. Non dagoen galdetu badu, jakin nahi duelako da.
Bestalde, garrantzitsua da haurrei aukera ematea tanatoriora joan eta gorpua ikusteko. Honek beraiei ere prozesua isten lagunduko die. Baina haurrak berak aukeratu behar du, ez dugu inola ere joatera behartu behar. Joan nahi duela esaten badu, tanatorioan zer topatuko duen esplikatzea komeni da: jendea triste egongo da, gorputza etzanda, kristal baten atzean, …
Heriotza norbaitek bere buruaz beste egin duelako gertatu denean.
Kasu honetan ere, gertatu dena esatea da egokiena, batez ere haurrak galdetzen badu “nola hil den”. Guri zaila egiten zaigu lehiotik behera salto egin duela edo bere buruari tiro egin diola esatea. Baina hori bada gertatu dena eta haurrak zer gertatu den galdetzen badigu, hori esango diogu. Gero, galdetzen duen neurrian erantzuten joango gara, beti berak galdetzen duenari erantzun zuzena emanez.
Zergatik egin duen galdetzen badigu, adibidez, esan diezaiokegu badaudela pertsona batzuk bizitzeko behar den gogoa falta dutenak eta bizitzen jarraitzeari zentzurik topatzen ez diotenak.
Oso oso oso gaixo, oso oso oso zaharra
Haurrarekin heriotzari buruz hitzegiten dugunean, eta norbait zergatik hil den galdetzen digunean, Nereak garrantzi handia eman dio erantzunari: oso oso oso gaixo zegoelako edo oso oso oso zaharra zelako hiltzen da jendea. Bestela, ez badiegu argi uzten, gu zaharrak ikus gaitzakete eta edozein momentuan hilko garela pentsatu, edo gripe bat hartzen dugunean hil gaitezkeela pentsatu.
Badaude, noski, horrela ez den kasuak, baina oso ume gutxiri tokatuko zaio hau bizitzea, eta denek ez dute zertan kezka horrekin bizi. Gero, zoritxarrez, istripu larri bat gertatu eta gertuko norbait hiltzen bada, esplikatuko diogu haurrari normalean ez dela hau gertatzen, baina gure kasuan hala izan dela. Istripu bat gertatu dela (oso oso oso istripu larria), edo dena delakoa.
Errua
Gertuko heriotzen bat gertatzen denean, errudun sentitu daiteke haurra.
Adibidea: amona hil eta gero, haur batek behin eta berriz marrazki bat errepikatu eta “AMONA BARKATU” idazten zuen. Zergatik egiten zuen galdetuta: “Amonak muxu emateko eskatzen zidan, eta nik ez nion ematen”.
Kontu izan behar dugu zer eskatzen diegun haurrei, eta nola bizi duten beraiek egoera, gerora horrelakoak ez gertatzeko.