Kaixo familia!!
Gure esperientziatik ikasi eta ikusi dugu haur bat jaiotzean gurasoak egoera berri eta ezezagun batean aurkitzen direla. Egoera berri honetan garrantzitsua iruditzen zaigu babes talde bat izatea eta Altzoanek hein batean funtzio hori bete dezakeela uste dugu. Gure helburua Tolosaldeako familien behar, kezka, bizipen eta errealitate ezberdinei erantzuna ematea da. Zu zeu familia horietako bat bazara, Altzoango bazkide izatera gonbidatzen zaitugu! Ongi Etorri!!! |