Abenduak 17 asteartea
Abastos eraikineko bilera gelan, 17:00tan
NIRE EMAKUME BASATIA BERRESKURATZEN;
EMAKUME TALDEEI BURUZKO INFORMAZIO BILERA
Abastos eraikineko bilera gelan, 17:00tan
NIRE EMAKUME BASATIA BERRESKURATZEN;
EMAKUME TALDEEI BURUZKO INFORMAZIO BILERA
Altzoan Elkarteak Joana Aguadoren eskutik Emakume Talde bat osatzeko asmoa du. Hamabostaldiro, ordu eta erdiko saioak izango dira. "Mujeres que corren con los Lobos" liburua jarraituko da gida bezala, aldiro zatitxo bat irakurri eta hurrengo saioan komentatuko delarik. Liburuan, idazleak kultura ezberdinetatik hartu dituen ipuinak aztertzen ditu, eta hauen bitartez, transmititzen diren emakumearen rolak, paperak, espektatibak... Bestalde, bakoitzaren baitan dagoen Emakume Basatiarekin elkartzeko bidean laguntzen du, besteak beste intuizioa eta kreatibitatea landuz. Esan bezala, iburua gida bezala jarraituko da baina interesgarriena Taldean bertan joango da gertatzen, bertakoen artean gauzak konpartitu heinean taldea hazten joango delako. Beraz, Emakume izateko modu zaharrak eta berriak ezagutuko dira eta bakoitzak bere burua modu sakonago batean ezagutzea eta konfiantza eta babesezko giro batean konpartituz haztea da asmoa.
Prezioa: 25€/hileko.
Emakume kopurua; gutxienez 4 eta gehienez 10.
Abenduaren 17an 17:00tan, Abastos eraikineko bilera gelan Emakume Talde honi buruzko informazio bilera bat egingo da. Bertan taldearen dinamikaren ezaugarriak komentatu eta hamabostaldiro biltzeko eguna eta ordua adostuko dira.
Ongi etorriak izango zarete!